XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zure atsekabe-atsegiñ oiengatik erdiets dezaiguzu: Jesus'en irabazien bidez zerurako piztuko diran anima oien artean arkitu gaitezen gu ere.

(Aita gurea, Agur Maria eta Gloria).

Bost'garren atsekabe-atsegiñak

Oi Jainko-Seme gizon egiñaren Zaintzalle erne Jose saindu doatsua!

Zenbat neke ikusi zenituen Jainkoaren Seme azi eta serbitzatzeko, batez ere Ejitora iges egin bear izan zenuenean!

Baiño nolako atsegiña izan ziñuen alaber, Jainkoa bera beti zurekin idukitzeaz eta Ejitoko jainko gezurrezkoak aren aurrean lurrera erortzen ikustean!

Zure atsekabe-atsegiñ oiengatik erdiets dezaiguzu: infernuko etsai gaiztoa guregandik urrun iduki dezagun, pekaturako bide galgarrietatik leku gaitezen, lurreko naitasun eta griña makurrak gure biotzetik onda ditezen; eta beti Jesus eta Maria serbitzatuz, oientzat bakarrik bizi eta doatsuki il gaitezen.

(Aita gurea, Agur Maria eta Gloria).

Seigarren atsekabe-atsegiñak

Oi lurreko Aingeru Jose saindu doatsua, Jainkoa bera zure mendeko egiñik ikusi ziñuenean!

Ejitotik berriz itzultzean, zure poza Arkelao erregearen bildurrez goibeldu zan.

Baiño Aingeru batek berri onak emanik, atsegiñez bizi izan ziñan Nazaret'en.